San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en : Hasiera » Donostia, hiri izangaia »
Donostia Zergatik

Zergatik Donostia

Amets egiteko arrazoiak


Donostia 2016 egitasmoarekin bat egiten duten guztiek aldizkaria jasoko dute. Aldizkariaren bidez, inork baino lehenago hartuko dituzte hautagaitzaren argibideak eta berriak.

Hiria birpentsatzeko, nazioartean proiektu berriekin bultzatzeko eta kultur bizitza berritzeko espero genuen aukera delako.

Donostiako alkate Odon Elorza

Donostia errealitate berriei aurrea hartzeko gogotsu dagoen jakin-minaren hiria egin behar dugulako. Lehenaldia edo tradizioa baino areago interesatzen zaigulako etorkizuna. Ez gara hiri nostalgiko bat, irudimenez beteriko bat baizik. Gure nortasuna aurrez aurre dugun etorkizunean dago.

Daniel Innerarity, filosofia irakaslea eta idazlea

Kultur ezaugarririk positiboenak sendotzeko eta, beharrezkoa izanez gero, hobetzeko. Baita negatiboak ezagutzeko ere, halakoak zuzentzen eta bestela bideratzen saiatzeko.

Jose Luis Basoko, ATZEGIren zuzendaria

Daukanarekin konforme dagoen hiri baten irudia ikaragarria delako. Autoatseginetik geure buruarenganako konfiantzara jauzi egiteko aukera paregabea delako.

Joxean Muñoz, Tabakaleraren zuzendari nagusia

Arteak eta kulturak analisi kritiko eta zentzuzkoa ere behar dutelako. Donostiak kultura eta kultur ospakizunak ulertzeko beste modu baten aitzindari eta ispilu bihurtu behar du.

Santiago Eraso, kultur aholkularia

Gutxiengoaren hizkuntzaren arazoetatik indarkeriaren gairaino, industriako aldaketa handietatik igarota, Donostia —eta Euskal Herria, oro har— giza izaeraren muturreko esperientziak ezagutzen dituen mikroklima delako.

Josep Ramoneda, Bartzelonako Centre de Cultura Contemporàniaren zuzendaria

Beti esan delako Donostia parte hartzeko baino, areago dela ikusteko hiria. Hiria eraldatzeko erronka handi bat dugulako, Benetako Hiri hori eraikitzeko lanean benetako protagonistak herritarrok izatea helburu.

Igor Kaltzada, soziologoa eta ikerlea