San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en : Hasiera » Donostia, hiri izangaia »
Udalbatzaren adierazpena

Donostiako udalbatzaren adierazpena


I. Badakigu ez dela eginkizun erraza, baina prest gaude 2016an Kulturaren Europako Hiriburu izatea lortzeko. Eta lortu ahal izango dugu kultur tradizioa, europar ikuspegia, programazioa, berritze ahalmena, kultur kolektiboak, nazioarteko jaialdiak, sortzaileak eta kultur praktika onen jabe diren herritarrak baditugulako. Izan ere, hiri europarra, zabala, mugaz gaindikoa gara, bi eta are hiru hizkuntzen bizileku den lurraldea, tradizioetan aberatsa, gelditzen ez denetakoa eta kosmopolita, ekologikoa eta partaidetza zalea.

Gainera, kandidatura bera eta europar hiriburu izatea bakea irabazteko tresna garrantzitsuak izango dira, Donostia erreferentziako hiria izan dadin Europan bake kulturaren alorreko proiektuengatik.

I. Badakigu ez dela eginkizun erraza, baina prest gaude Kulturaren Europako Hiriburu izatea lortzeko. Eta lortu ahal izango dugu.

Une gogoangarria da, Tabalakerako kultur lantegia egia bihurtuko dugulako, San Telmoren bitartez jendearengan grina piztuko, Musikeneko aireak lau haizeetara zabalduko…; hau da, Donostiako kultur bizitza biziberrituko dugu, instalazio berriekin eta sormena piztu eta Donostiaren maila kulturala handituko duten programak eskainiz.

Donostia 2016. urtean Kulturaren Europako Hiribururako izateko kandidatura ezinbestean loturik dago hiria suntsitu zuten urtearen bigarren mendeurrena 2013an ospatzeko prestalanei. Beraz, zeruertzean bi jomuga agertzen dira, egokiera politikoak gainditu ez ezik, herritar gehienon eta Udalaren konplizitatea ere behar dutenak.

 

II. Donostia eta donostiarrak harro sentitzen dira beren kultur bizitza bizi-biziaz, beren ondareaz, bere hiru unibertsitateek jokatzen duten paperaren garrantziaz, hiriak kultura aukeratu izanaz ekonomi eragiletzat, gizarte kohesioa egituratzeko elementutzat, balio hezkuntzarako eta banakoen zein taldeen garapenerako ardatz nagusitzat. Donostiak kulturan bere neurriko hiri askok baino gehiago ere gehiago sortu, bultzatu, hedatu, kontsumitu, disfrutatu eta inbertitzen duelako. Eta, hori guztia, haurrak, adinekoak eta zerbaiten elbarritasunen bat duten pertsonak ere aintzakotzat hartuta egiten du.

 

Ekipamendu txiki eta handien alde egiten dugu (kultur guneak, antzokiak, museoak…), egunero kultur eskaintza aberats eta askotarikoa izaten dugu, hor ditugu Euskadiko Orkestra Sinfonikoa eta jaialdi ospetsu eta kalitatezkoak ere (Jazzaldia, Publizitate Zinemaldia, Nazioarteko Zinemaldia, Giza Eskubideen Zinemaldia, Fantasiako eta Beldurrezko Zinemaldia), eta oraingo zein geroko proiektu handinahitsuak (San Telmo museoa, Tabakalera, Musikene, Akuarioko 2. fasea), guztiek gure kultur aitzindaritza eta europar proiekzioa sendotuko dutelako.

II. Gizarte elkarlotu eta globalizatu honetan beste esperientzia berezi bat ere jar dezakegulako, hain suertez: bi kultur eremu, euskararen eta gaztelaniaren kulturak, elkarren ondoan bizitzeko hiria izatea.

Gainera, beharrezkoena ere badugu: kultura maite duten pertsonak; irakurri, idatzi, dantza, antzerkia, pintura, eskultura, musika tresna jo, bideoa, zinea, argazkiak egiten dituzten donostiarrak. Kultur kezka duten herritarrak, berritzaileak, Donostiako kultur bizitza aberasten duten hainbat ekimen eta programa gauzatzeko antolatzen direnak. Donostiak baduelako sortzaile eta artista txiki eta handirik, ezezagun eta ospetsurik, gure onenak munduko txoko guztietara zabaltzen dituenik.

 

Dagoeneko bagara, izan, kulturaren Europako hiriburu eta etorkizunean areago ere izaten jarraituko dugu. Gizarte elkarlotu eta globalizatu honetan beste esperientzia berezi bat ere jar dezakegulako, hain suertez: bi kultur eremu, euskararen eta gaztelaniaren kulturak, elkarren ondoan bizitzeko hiria izatea. Bake kultura eta hezkuntza abiapuntu hartuta indarkeriaren eta fanatismoaren aurka borrokatzen ahalegintzen den hiria gara, Bakearen Kulturatik hezten duena, gizalegearen ardatzean eta aniztasuna zein kultur aniztasuna errespetatzea deritzon ardatzean sakonduaz, herritar libre, kultu eta toleranteak prestatzea asmotzat.

 

Jabetzen gara eutsi beharrean dugun hiri proiektu honetan nahitaez izan behar ditugula gogaide gizarte, kultur eta ekonomi eragileak zein donostiar guzti-guztiak. Baina lurralde eta hiri proiektua ere bada, gipuzkoarrena eta euskal herritar guztiona, erakundeen, Gipuzkoako Foru Aldundiaren, Batzar Nagusien, Eusko Jaurlaritzaren, Eusko Legebiltzarraren eta Espainiako Gobernuaren bultzada eta inplikazioa behar dituena.

Lurralde eta hiri proiektua da, gipuzkoarrena eta euskal herritar guztiona.

III. Lantegia handinahia da, zaila, lehia handi-handia izango delako hirien artean. Baina hiri moduan, ikasi ez ezik, helduago ere egingo gara. Hala, Donostiako Udala osatzen dugun guztiok -Alkatetza, Gobernua, Oposizioa eta teknikariak- prest gaude kultur "erronka" bizigarri hura gainditzeko. Donostia 2016. urtean Kulturaren Europako Hiribururako izan daitekeelakoan. Eta, horretarako, herritarren partaidetza erabakigarria izango da.

Hori lortzeko hasi berri dugun gogoeta, lan eta ilusio bide hau baliagarri izango zaio hiriari kultur alorrean berritzeko pizgarri bikaina eskuratzeko, proiektu estrategikoak burutzen lagunduko duen tresna moduan jardungo du; laguntza emango du ekonomi, kultur eta gizarte ekimen berriak abiarazten; baita bidea eman ere Europako beste hiri, museo eta kutur ekipamendu batzuekin sarean lan egiteko eta elkarren partaide izateko eta gure irudia nazioartean agerrarazteko ere.

Hargatik, Donostia 2016. urtean Kulturaren Europako Hiribururako izateko kandidatura aurkeztuko dugu. Eta irabazteko handinahitasunaren jabe garela aurkeztuko dugu, hartarako programa berritzaile eta Europarako isuri garbiko baten alde elkarrekin lan egin beharrean egongo gara, betiere diskurtso nagusiaren kontzeptuekin eta gure proposamenaren ardatz nagusiekin asmatuko duena.

Horiengatik guztiongatik dei egiten dizuegu herritar eta eragile ekonomiko-sozial guztiei 2016ko Kulturaren Europako Hiriburu izateko borroka hau bakebidez irabaztera, gizalegea eta sormena lagun.

III. Lantegia handinahia da, zaila, lehia handi-handia izango delako hirien artean. Baina hiri moduan, ikasi ez ezik, helduago ere egingo gara.

Kandidaturaren helburuak

 

I. Gure hiriaren lehentasunetako bat da Donostia bizi gune bat izatea, bizi gune bat bizitza proiektu eta pentsamendu askea garatzeko modukoa. Horixe da gainditu gabe dugun ikasgai nagusia: bizitzaren errespetua, giza eskubideen erabateko errespetua, integrazio soziala eta politikoa, justizia soziala eta elkarbizitza askea benetako egitate izango den hiria izatea Donostia.

 

Horregatik kandidatura eta 2016an Kulturaren Europar Hiriburu izatea bera lanean jarri behar ditugu, bakeak terrorismoari irabaztearen alde, euskal herritar guztien askatasunak sendotzearen alde eta giza eskubide guztiak erabat errespetatzearen alde. Zalantzarik gabe, epe ertainean tresna estrategiko bihurtu beharko dugu bakea eskuratzeko, euskal gizartea sentiberago egiteko demokraziaren oinarriak defentsari dagokionez, eta gizarte kohesio handiagoa lortzeko garapen sostengarriagoarenlaguntzaz. Hala, erraztasunak emango ditu Donostia, Bakearen Kulturarako Espazioa deritzon programako ekintzak aditzera emateko eta ezagutarazteko, Euskadi, Espainia eta Europan erreferentzi eredua izateko Bakearen Kulturaren koordenatuen barruan lan egiten duen hiri modura.

II. Laguntza positiboa ematea honako helburu hauek lortzen: hiriaren identitatea aberastea; aniztasuna, askotarikotasuna eta bakean bizitzeko gaitasuna bideratzea; euskararen hizkuntz normalizazioan aurrera egitea, Donostia hiri kosmopolitagoa egitea eta beste europar hiriekiko elkarrizketa eta sareko lankidetza loturak zabaltzea. Gure kultur historia, ondarea, ohiturak, erakundeak eta taldeak sendotzea. Aukera paregabea da bi hizkuntza (euskara eta gaztelania) gizarte eta kultur esparruetan elkarren ondoan bizi diren hiriaren nortasun mugaz gaindikoa sustatzeko, bi estatu eta hiru hizkuntzen arteko mugalde geografikoa izateak ematen baitizkio kultur aniztasuneko osagai aberats-aberatsak.

 

Laguntza positiboa ematea honako helburu hauek lortzen: hiriaren identitatea aberastea; aniztasuna, askotarikotasuna eta bakean bizitzeko gaitasuna bideratzea; euskararen hizkuntz normalizazioan aurrera egitea, Donostia hiri kosmopolitagoa egitea eta beste europar hiriekiko elkarrizketa eta sareko lankidetza loturak zabaltzea.

III. Kandidatura eta Donostia 2013 ekimena koordinatzea, hirirako Plan Zuzentzaile integral moduan pentsatuta egotean, hiria 1813ko abuztuaren 31n suntsitu izanaren bigarren mendeurrena ospatzeko, "hiria birpentsatzea" lantegi hartuta, egun abian diren proiektu estrategikoak azkenduta eta berri batzuk abiaraziaz.


Hala, hiria lidergo konpartitutik eta partaidetzako gobernanzatik lan egiteko prestatuko da, zeruertzean diren bi jomugak lortzeko:

 

  • 2013ko Bigarren Mendeurrena
  • 2016an Kulturaren Europako Hiriburua izatea


IV. Kulturaren Europako Hiriburu izatea gertakizun handia da, Europako kultur aberastasuna, aniztasuna eta ezaugarri komunak nahiz hizkuntza minorizatuen balioa ere estimatzen laguntzen duena, eta, beraz, Europako Elkarteko herritarren arteko elkar ezagutza hobea ahalbideratzen du. Horregatik, sendotu egin behar da gure hiri zabal eta kulturalaren eredua eta kulturarako Plan Estrategikoari europar eduki handiagoa eranstea, kultur sektore eta erakunde guztien partaidetza eraginkorrari esker.

 

V. Herritarron partaidetza ezinbestekoa eta arrakasta bermagarri gertatuko da kandidatura prestatzeko prozesuan. Izan ere, guk uste dugu herritarren partaidetza funtsezkoa dela proiektu honentzat. Hala, bada, herritar guztien inplikazioa lortu behar dugu, kandidatura bere gauzatzat senti dezan eta egingo diren ekintzetan murgildu dadin. Gurea bezalako hiri batean, denok dakigu batzuetan ez dela erraza izaten herritar guztiak inplikatu eta parte hartzea, baina iruditzen zaigu horretarako informazioa toki guztietara iristea lortu behar dela, horretarako erabil daitezkeen komunikabide guztiak erabiliz: webak, lantegiak, mintegiak, blogak, iragarkiak, ekitaldi paraleloka, ideia foroak eta abar.


Nahitaezkoa da, halaber, gizarte eragile guztien inplikazioa ere lortzea, batez ere nazioarteko proiekzioa dutenena; izan ere, gure irudia munduan zabaltzen lagun baitiezagukete horiek. Jakina, egiten duten jarduna dela eta beren lanak nazioarte guztira proiektatzen dituzten eragile horietaz ari gara.

 

Guk uste dugu herritarren partaidetza funtsezkoa dela proiektu honentzat. Hala, bada, herritar guztien inplikazioa lortu behar dugu, kandidatura bere gauzatzat senti dezan eta egingo diren ekintzetan murgildu dadin.

VI. Gipuzkoar hiriburuko kultur ekipamendu berrien eduki eta programak nazioartean ere bultzatzea, arintzea eta sustatzea. Batzuk dagoeneko ibili dabiltza eta beste batzuk zein bere prestatze fasean daude: Txillida Leku, Victoria Eugenia antzokia, San Telmo museoa eta, batez ere, Tabakalera, Musikene bezala (egoitza berria), Akuarioa, Aiete jauregiko Giza Eskubideen Etxea, Emakumeen Etxea eta Kristina Eneko Sostengarritasunaren Behatokia, besteak beste.

 

VII. Donostiako nazioarteko jaialdiak berritu eta aditzera ematea, bultzada behar duten interes handiko beste lehiaketa eta ekitaldi batzuk indartuaz. Ekimen pribatu berriak eranstea kulturan, gastronomian, aisialdian eta kiroletan, hala indartuko delako Donostiaren izaera Europan eta nazioartean: jaialdi hiria, kontzertu hiria eta gastronomi hiria izatea.

 

VIII. Donostiarrengan eta donostiar eragileengan konplizitatea eta ilusio kolektiboa sortzea, Gipuzkoako eta Iparraldeko beste herri batzuekiko loturak sendotzea, erakundeek Donostiaren kandidatuaren aldeko laguntza ematea lortzeaz gain.

 

IX. Donostiaren europar eta nazioarteko joera nabarmentzeko marketin kanpaina bat egitea, Europako beste hiri eta erakundeekin lankidetza loturak estutuz eta proiektuak konpartituz

IX. Donostiaren europar eta nazioarteko joera nabarmentzeko marketin kanpaina bat egitea, Europako beste hiri eta erakundeekin lankidetza loturak estutuz eta proiektuak konpartituz. Donostia Mundu Artean programa indartuko dugu, iparraldeko eta hegoaldeko herrien elkarrizketaren adibide gisa. Era berean, senidetutako hiriekiko harremanak estutzeko ere baliatuko dugu aukera, beste lankidetza proiektu batzuk proposatuta.

 

X. Ekonomia, enpresa, turismo eta merkataritza jarduerei eragiteko ere balio behar du kandidaturak, gure hiria berritu eta gaztetzeko esparru orokorraren barruan. Hala, handik Donostia kokatuko dugu halako toki batean non identifikatuko duten kulturarekin, gastronomiarekin, sostengarritasunarekin, bakearekin, ikerketarekin eta abarrekin erlazionaturiko elkarrizketa, elkarraldi, foro, kongresu, solasaldi, ikastaro eta abar egiteko egoitza egoki-egoki moduan.

 

XI. Kandidaturak eta ahalegin kolektiboak "proiektu estrategikoen azeleragailu" izatea ere ekarriko dute, batez ere garraio eta komunikazio azpiegitura eta zerbitzuak sartu eta sakon eguneratzeko exijentziari dagokionez, eta baita turismo, merkataritza eta kultur azpiegiturak eguneratzeko ere. Izan ere, hiriak prest egon behar baitu.

 

XII. Eragile ekonomiko, kultural eta sozial guztiak kandidaturaren inguruan biltzea, batez ere nazioarteko proiekzioa izan eta gure irudia munduan zabaltzen lagun diezaguketenak. Eta, era berean, hiriarentzat eta haren sustapenarenerako onuragarri izan daitezen lortzea kulturaren eta komunikazioaren hainbat sektoretan egindako lanagatik nazioartean ezagunak diren donostiar eta gipuzkoar ospetsuen eginak eta izen ona.

 

Donostia, 2008ko maiatzaren 12an