San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en : Hasiera » Donostia, hiri izangaia »
Hiria

Hiria

'Hiri irekia' deitu zion Gabriel Celaya poetak, "besterik gabe, gizatiarra. Bere burua beti harresietatik aske nahi izan duena, edozer onartzeko prest; alferrik bada ere, ederra". Izaera kosmopolita eta giza-neurria ditu ezaugarri Donostiak.

 

Zenbaiten ustez munduko hiririk ederrenetakoa den hau mendi txikien, eraikin dotoreen eta itsasoaren arteko nahaste orekatua da. Kantauri itsasoa bera ere ia donostiarra dela esan liteke. Kontxako badiaren inguruan hedatzen da hiria. Santa Klara uharteak babesten du olatuetatik, eta Urgull eta Igeldo mendiek besarkatzen dute. Beti dira harrigarriak ertzean Kontxa eta Ondarretako hondartzak dituen badiako kolore aldakorrak.

Gizakiari egokitutako neurriari eusten dio itsasora begira dagoen 180.000 biztanleko hiriak. Oinez iritsi daiteke hiriko toki interesgarri gehienetara, pasealeku eta oinezkoentzako kaleetan barrena.

Gizakiari egokitutako neurriari eusten dio itsasora begira dagoen 180.000 biztanleko hiriak. Oinez iritsi daiteke hiriko toki interesgarri gehienetara, pasealeku eta oinezkoentzako kaleetan barrena. Bizikleta geroz eta jarraitzaile gehiago dituen mugitzeko modua da. Bidegorri sare zabala du horientzat hiriak.

 

'Belle Epoque' deituriko garaietan, Europako aristokratek Donostia-San Sebastiánen igarotzen zuten udaldia. Garai haietako distira ez da erabat itzali, eta egungo udaletxean (orduko kasinoa), Miramar jauregian (Gortearen udako egoitza) edota Urumea ibaiaren gaineko zubietan antzeman daiteke. Lehenagokoak dira tabernaz eta jatetxez gainezka dagoen Alde Zaharreko etxeak.

Kultur, turismo, zerbitzu eta biltzar gunea da Donostia-San Sebastián. Horietako jarduera asko Kursaal jauregian egiten dira. Jauregia hartzen duten beiraz estalitako kuboek abangoardiako ukitua ematen diote ingurune klasikoari.

Alde Zaharrean bertan igartzen da ondoen noraino estimatzen duten bertakoek gastronomia. Pintxoek islatzen duten miniaturako sukaldaritzan nahiz egile-sukaldaritzaren maisu handienen jatetxeetan, donostiar guztiek dute atsegin ondo jatea. Kultur jarduera ere elementu bereizgarria da, eta auzoetako ekitaldi txikiak zein jaialdi handiak -Jazzaldia, Musika Hamabostaldia eta Nazioarteko Zinemaldia- hartzen ditu barne.

 

Kultur, turismo, zerbitzu eta biltzar gunea da Donostia-San Sebastián. Horietako jarduera asko Kursaal jauregian egiten dira. Jauregia hartzen duten beiraz estalitako kuboek abangoardiako ukitua ematen diote ingurune klasikoari. Klasikoa izan arren, haatik, gure garaiko formek ere badute tarterik hirian. Esate baterako, donostiarrek eta bisitariek bezalatsu, itsasoari so egiten dioten Eduardo Chillidaren (Haizearen Orrazia) eta Jorge Oteizaren (Eraikuntza Hutsa) eskulturek.