| | Donostia, itsas ekimenen 2010eko europar hiriburua
2016 Bulegoan lantzen ari garen ekintza ezberdinen artean, aipagarriak dira, 2010. urterako aurreikusi ditugunen artean, gizabanakook aldaketak egiteko dugun gaitasuna, eta gero eta konplexuagoa den gizarte honek planteatzen dituen erronka berriei inplikazioaren eta konpromisoaren bidez konponbideak aurkitzeko dugun gaitasuna balioan jartzeko ekintzak.
"Herritarren energia-olatuak" da 2016 hautagaitzaren ideia nagusia, eta zuek guztiokin konpartitu nahi dugu zuen elkarte eta erakundeetan. Surfrider Foundationek Donostia 2010EKO ITSAS EKIMENEN Europako Hiriburu izateko proposamena luzatu digu. Aipatu hitzordua urtero egiten da, hiritarrak sentsibilizatu eta mobilizatzeko, eta komunikabideak arretan jartzeko, itsasoko makrohondakinen arazoaren inguruan jendea sentsibilizatzeko.
Zergatik egiten du lan Donostia 2016ek Surfriderrekin? Baloreak konpartitzen ditugulako, eta baita mugaz haraindiko lurraldeekin harremana izatearen eta lan partekatua egitearen aldeko proiektuak garatzeko asmoa dugulako ere. Gizabanakook aldaketak egin eta inplikazioaren eta konpromisoaren bidez konponbideak aurkitzeko dugun gaitasunean uste osoa dugulako. Zer da Surfrider Foundation? Irabazi nahirik gabeko mundu mailako erakundea da, egoitza Biarritzen du, eta kostaldea babesteaz, balioan jartzeaz eta iraunkorki kudeatzeaz arduratzen da. Zertan gauzatzen da? Mobilizazioa, ospakizuna eta sentsibilizazioa barne hartuko dituen ekintzen egitaraua egingo da, eta bertan elkarteek (kultura, ingurumena, zientzia, eta beste hainbat arloetakoak), ikastetxeek eta banakakoek hartuko dute parte. Noiz? Egitaraua mundu osoko hirietan egingo da aldi berean, martxoaren 18,19,20 eta 21ean, eta Donostia izango da Europako kanpainaren erdigunea. Non? Sagüesetik hasi eta Haizearen Orrazira arte, itsas paseo osoan zehar. Ekitaldia diseinatu, antolatu eta garatzeko, Eurohiriko (Donostia/Baiona mugaz haraindiko ardatza) 40 elkarte eta gizabanako anonimoen laguntza izango dugu. Hauek guztiek hasieratik babestu gaituzte. Ondorengo hauek dira azpimarragarrienak:
MARTXOAK 18 ETA 19 - IKASLEAKMartxoaren 18 eta 19a 7 eta 14 urte arteko ikasleei zuzenduko zaizkie, eta ekintza guztiek erakundeak eskainitako hezitzaileen laguntza izango dute. Jardunaldi honen helburua zera da, hondartzetako hondakinak jasotzeko Itsas Ekimenetan ikastetxe guztiek parte hartzea. Itsas Ekimena Sentsibilizazioa, garbiketa eta behaketa, hondartzetako hondakinak jaso eta aztertzearen bidez.
Itsas Ekimenez gain, ikastetxeek erakusketa, bideo edota tailerretan parte hartu ahal izango dute. Mendietatik Ozeanoetara Uraren zikloari buruzko erakusketa interaktiboa.
Ocean Cool Makrohondakinen arazoari buruzko bideoaren emanaldia.
TAILER PEDAGOGIKOAK Hondakinen museoa proiektua Donostiako Museoen Sareak (Aquariuma, Elizbarrutiko Museoa, San Telmo Museoa, Chillida- Leku Museoa, Zientziaren KutxaGunea, Museum Cemento Rezola eta Untzi Museoa) tailer pedagogiko bat antolatu du, eta Hondakinaren Museoa prozesuan eratzea izango da tailer horren helburua, piezak hautatzen direnetik museoa inauguratzen den arte, martxoaren 21ean, Haizearen Orrazian.
Itsasoari korapilatuta Cristina Enea Fundazioak tailer bat proposatu du, gure kostaldearen eta itsasertzaren biodibertsitatea balioan jartzeko, organismo bakoitzak itsas ekosistemen orekan duen garrantzia nabarmenduta.
20 DE MARZO – GENTE JOVENAlde batetik, Itsas Ekimenen bidezko sentsibilizazioa aipa daiteke; horretarako, 17.00etan pertsona ugari bildu nahi dituen garbiketa baterako deialdia egingo da, eta pertsonaia ospetsuei gonbita luzatuko zaie, ekimena babes dezaten. Bestalde, eta egun horretarako helburu gisa, jende gaztea mobilizatuko da Zurriolako hondartzaren inguruetan. Kirol Federakundeekin, Kultur Etxeekin, aisialdiko taldeekin eta beste hainbatekin harremanetan gaude, 11.00etatik 18.00etara kirol ekintzak antolatzeko. 18.00etatik 20.00etara, Sagüeseko zabaldegian, Surf Filme Festivalek aukeraturiko bideoak eskainiko dira eta, ondoren, UPPA Unibertsitateak (Pau eta Baiona) antolaturiko Musika-tranpolinaren talde irabazleak emanaldia eskainiko digu. Mugaz haraindiko lehen musika lehiaketa honen saria Sagüesen jotzeko aukera da. Proiektu hau UPPAko Unibertsitateak eskaintzen duen Mugaz haraindiko Masterra egiten duten ikasleen ekimenez sortu da. Kontzertuaren ondoren, gaueko 11.00ak arte jo lezaketen beste musika talde edo DJen aukeraketa egiten ari gara. Txapelketaren webgune ofiziala Txapelketari buruzko orria Facebooken
MARTXOAK 21– GUZTIONTZAT
Egun horren helburuak:
Eko-hiritarren ekitaldiak izandako arrakastan oinarritua: Erlaitzaren Festa, 32.000 lagun 2009an. Sokoa eta Hendaia arteko kostaldean antolatuta. “Green Event” delakoa da: jarduera edota produktuen salmenta, flyerren banaketa, etab., debekatuta daude.
Más información |