San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016

Lege arloko informazioa


Webgune honetan eskaintzen den informazioa, loturik dago erantzukizun amaierari buruzko klausula bati, copyright ohar bati, datu pertsonalak babesteko arau aplikagarriei, eta erabilera baldintzei.

 

Erantzukizun amaierari buruzko klausula

San Sebastian 2016Donostia 2016 (aurrerantzean, «Donostia 2016») ez du erantzukizunik onartzen, webgune honetatik kanpora dagoen eta gure web arduradunak zuzenean kudeatzen ez duen informazioari buruz. Orri honetan ageri diren esteken eginkizun bakarra da erabiltzaileari jakinaraztea badirela beste informazio iturri batzuk Interneten, eta horietan gure webguneko datuei buruz gehiago jakin ahal izango dutela. Esteka horiek ez dute iradokizunik, gonbidapenik edo gomendiorik egiten, helmugako tokiak bisita daitezen. Horrenbestez, Donostia 2016 konpainiak ez du erantzukizunik izango, hipertestuko esteka horien bidez lortutako emaitza dela eta. Donostia 2016 inola ere ez da erantzule izango, hirugarrenen aurrean, www.sansebastian2016.eu webgunea erabiltzearen ondorioz izandako ezein kalte dela eta (zuzeneko edo zeharkako kalteak, diruzkoak, edota bezeroen edo irabazien galera).

 

Copyright oharra

© San Sebastian 2016

© Donostia 2016

 

Besterik adierazi ezean, erreproduzitzea baimenduta dago, betiere iturria aipatuta. Testuzko edo multimediazko datuak (soinuak, irudiak, programak, eta abar) erreproduzitzeko edo erabiltzeko aldez aurretik baimena behar bada, baimen horrek ezeztatu egingo du arestian aipatu dugun baimen orokorra, eta garbi adieraziko ditu erabilerako mugapenak (halakorik baldin bada).

 

Datu pertsonalak babestea

Donostia 2016 konpainiak bere gain hartu du erabiltzailearen intimitatea errespetatzeko ardura. Horregatik, Donostia 2016 konpainiak legez eska daitezkeen datu pertsonaletarako babes mailak ezarri ditu. Horretan, Datu Pertsonalak Babesteko Legea (15/1999 Lege Organikoa) hartuko da oinarritzat. Era berean, eskura dituen babes neurri tekniko gehigarri guztiak erabiltzen saiatzen da.

 

sansebastian2016.eu webguneak cookieak erabil ditzake, erabiltzaileek webgune horretako orriak bisitatzen dituztenean. Horrela jakiten da zer nabigagailu darabilen, nabigaziorako zer hizkuntza hautatu duzun, eta erabiltzaileak konfigura ditzakeen beste hainbat elementu. Erabiltzaileak bere nabigagailua konfigura dezake, cookieak jasotzen direnean abisua eman diezaion, edo cookieak bere disko gogorrean instalatzea galarazteko. Argibide gehiago nahi izanez gero, ikus itzazu zure nabigagailuaren jarraibideak eta eskuliburuak.

 

Alde horretatik, arduradun batek zehazten ditu datu pertsonalak tratatzearen helburuak eta bitartekoak, eta ziurtatzen du zerbitzua edo edukia bat datorrela pribatutasun politikarekin. Pribatutasun politika hori ere zehaztuko du:

 

Pribatutasun adierazpena:

Pribatutasun adierazpen honekin, Donostia 2016 konpainiak adierazten du zuk emandako informazioa erabiltzeko zer politika izango duen:

  • Zer informazio bilduko den, zertarako eta zer baliabide teknikoren bidez: Donostia 2016 konpainiak, helburu berezi bat lortzeko behar den neurrian baizik ez du biltzen informazio pertsonala. Informazioa ez da berriz erabiliko deskribatutakoarekin bateragarri ez den asmo baterako.
  • Datuak nori jakinarazten zaizkion: Donostia 2016 konpainiak informazioa hirugarrenei adierazteko, ezinbestekoa izango da beharrezkoa izatea arestian aipatutako helbururako. Eta aipatu pertsonei (edo pertsona kategoriei) baizik ez die adieraziko.
  • Nola eskura ditzakezu zeure datuak, ea zehatzak diren egiaztatu, eta, behar izanez gero, zuzendu: Informazioaren objektu zarenez, bidezko arrazoiengatik zure datu pertsonalak tratatzeari uko egin diezaiokezu, salbu eta datuak legezko betebehar bat betetzeko biltzen badira, edo zu parte zaren kontratu bat betetzeko behar badira, edo zuk onespen dudagabea emana diozun asmo baterako erabili behar badira.
  • Zure datuak zenbat denboraz gordeko diren: Donostia 2016 konpainiak, datuak biltzeko arrazoi izan den helburua betetzeko edo gerora datuak prozesatzeko behar den denboraz baizik ez ditu gordeko datuak. Zer segurtasun neurri hartu diren zure informazioa abusuetatik edo baimendu gabeko erabileretatik babestearren: Donostia 2016 konpainiak, datu pertsonalak babestearren legez eskatutako segurtasun mailak hartu ditu, eta eskura dituen baliabide eta neurri tekniko guztiak ezarri ditu, Donostia 2016 konpainiari emandako datu pertsonalak galtzea, gaizki erabiltzea, behar ez bezala aldatzea, baimendu gabe eskuratzea eta lapurtzea saihestearren. Enpresak horren berri emango dizu, eskatzaileak izenpetutako eskaera idatzia bidaltzen bazaio Hautagaitzaren Bulegoari: : Victoria Eugenia antzokia Erregina Erregentearen kalea, 8, behea - 20003 Donostia-San Sebastian.
  • Norekin jarri harremanetan, galderarik edo kexurik baldin baduzu. Web arduradunarekin harremanean jar zaitezke, anonimoa ez den mezu elektronikoa bidaliz info@sansebastian2016.eu
  • Donostia 2016 domeinuko Interneteko webgune familiak estekak eskaintzen ditu hirugarrenen webguneetara. Esteka horien gaineko kontrolik ez dugunez, iradokitzen dizugu arretaz irakur ditzazula pribatutasun arloan dituzten jardunbideak.

 

Norberaren datuei dagokienez, eskuratu, ezeztatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak:

Erabiltzaileek onartuak dituzte, euren datuei dagokienez, eskuratu, ezeztatu, zuzendu eta aurka egiteko eskubideak. Orobat, onartua dute egindako lagapenen berri jasotzeko eskubidea; horretarako, Donostia 2016 konpainiarekin harremanetan jarri beharko da, info@sansebastian2016.eu helbide elektronikora mezua bidaliz edo helbide honetara idatzia bidaliz: Victoria Eugenia antzokia Erregina Erregentearen kalea, 8, behea, 20003 Donostia.

 

Donostia 2016 webguneak eskaintzen dituen zerbitzu eta edukiak

sansebastian2016.eu webguneko zerbitzu edo eduki bat, gaian interesa duten herritarrentzat Interneten eskuragarri jarritako zerbitzu edo baliabide bat da. Donostia 2016 konpainian badiren edo izango diren zerbitzu motak:

 

  1. Informazio zerbitzuak, heritarrei, hedabideei, enpresei, Administrazioei eta gainerako arduradunei informazioa erraz eta modu eraginkorrean eskuratzeko aukera ematen dietenak. Horrela, Donostia 2016 konpainiaren politika eta jardueren gardentasuna eta ulermena areagotzen dira.
  2. Komunikazio zerbitzu interaktiboak. Herritarrekin, hedabideekin, enpresekin, gizarte zibilarekin eta eragile publikoekin kontaktu hobeak izatea hobeak ahalbidetzen dute. Hala, Donostia 2016 konapiniako ekimenen eta politiken gaineko kontsultak errazten dira.

 

Erabilera baldintzak

sansebastian2016.eu webgunearen erabilera, lege ohar honetan ezarritakoak arautzen du. Webgunea erabiltzean, erabilera baldintzak onartzen dituzu.

Sansebastian2016.eu webgunea eta haren material guztia Donostia 2016 sozietatearenak dira. Donostiako Merkataritza Erregistroan erregistraturiko sozietatea da. Helbide honekin dago erregistratuta: Erregina Erregentearen kalea, 8, behea • 20003 Donostia. Eta helbide elektroniko hau du:

sansebastian2016.eu webgunea, edo webguneko edozein zati, ezingo da erreproduzitu, bikoiztu, kopiatu, saldu, birsaldu edo ustiatu ezein merkataritza xedetarako edo beste edozein motatako xedetarako, gure konpainiak berariaz baimendu ezik. Materialak aldatzeak edo materialak beste xede baterako erabiltzeak, copyrighta eta marka erregistratuko beste eskubide batzuk urratzea dakar.

Legezko arrazoiak direla eta, Donostia 2016 konpainiak eman ahal eta beharko du agintari eskumendunek Espainiako legeei jarraituz eskatzen dioten informazio oro, tartean agindu judizial egokia baldin bada. Agindu judizial hori kasu honetan baizik ez da ematen: epaileak susmo irmoa duenean erabiltzaileak legez kontrako jarduerak egin dituela. Halako kasuetan, eta justiziari laguntzeko asmoz, Donostia 2016 konpainiak erregistra dezake —eta, gerora, poliziari eman, legez behar den agindu judiziala aurkeztu bazaio— erabiltzailearen konexioa identifikatzen duen IP helbideari buruzko informazioa; eta, halaber, konexioaren ordu zehatza, erabiltzaile izenak eta pasahitzak, beste hainbat daturen artean. Dena dela, IP helbideak eta konexio orduak ez dira erregistratzen, erabiltzaileren batek legez kontra erabiltzen dituela susmatzen den zerbitzuetan ez bada.