San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en : Hasiera » Donostia, hiri izangaia » Debatea eta partaidetza »
Kultur proiektuan parte hartzeko prozesuaren inguruko jardunaldia

Kultur proiektuan parte hartzeko prozesuaren inguruko jardunaldia. Martxoak 17-18.

Ia 500 lagun eta erakundek eman dituzte beren ideiak; haiek izango dira Donostiaren hautagaitzaren proposamenaren oinarria.

Markel Olano Gipuzkoako Diputatu Nagusiak, Odón Elorza Donostiako alkateak eta Edorta Azpiazu 2016 Hautagaitzaren Bulegoko zuzendariak Ateak Irekitzeko Eguna aurkeztu zuten joan den martxoaren 17an, Victoria Eugenia antzokian, Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitzari lotutako parte-hartze prozesuaren inguruan.

 

Egun horretan, azken hilabeteotan gauzatu den parte-hartze prozesuaren emaitzak aurkeztu ziren. Prozesu horretan, lagun eta erakunde askok beren proposamen eta ekimenak aurkeztu dituzte eta, orain, 2016an Europako Kultur Hiriburua izatea lortzeko Donostiak aurkeztuko duen proiektuaren ardatzak eta indar-ideia finkatzeko balio izango dute.

 

Ia 500 lagun eta erakundek parte hartu izan dute ideiak ekartzeko fasean. Ideiak bilduta eta aztertuta, Hautagaitzaren arduradunek Ateak Irekitzeko Eguna baliatu zuten orain jarraitu beharreko prozesua aurkezteko, fase honetako helburua izanik proiektua egituratzea, jasotako ideia ugarietan oinarrituta.

 

Jardunaldiaren hasieran, azken hilabeteotan jasotako ideia-mapa aurkeztu eta itzuli zen.

Jardunaldiaren hasieran, azken hilabeteotan jasotako ideia-mapa aurkeztu eta itzuli zen. Gero, Burdeos hiriaren esperientzia sakon aztertu zen. Hiri horrek 2013an Europako Kultur Hiriburua izateko hautagaitza aurkeztu zuen, baina ez zuen hautaketa fasea gainditu. Azkenik, Donostiaren hautagaitza identifikatuko duen programa egituratzeko jarraitu beharreko pausuak aurkeztu ziren.

 

Prozesu horren barruan, 2008ko irailean, Donostia 2016 Hautagaitzari buruzko Lehen Topaketak izan ziren, Victoria Eugenia antzokian. Izen handiko espezialistek parte hartu zuten eta eztabaida interesgarriak piztu ziren bertan zirenen artean. Bestalde, eta Donostiako Plan Estrategikoaren eskutik, beste jardunaldi batzuk ere egin izan dira, Kultur Hiriburu titulua lortu zuten Europako hiri batzuetan izan zuten esperientziaren berri emateko. Aspaldi ez duela, beste jardunaldi bat egin da, Hiriburutza eta euskarari buruzkoa.

 

Azken hilabeteotan gauzatu den parte-hartze prozesuaren emaitzak aurkeztu ziren.

Hilabete hauetan, Hautagaitzaren Bulegoaren arduradunek bilerak izan dituzte gizarteko sektore desberdinekin (ikastetxeak, unibertsitateak, merkataritza, ostalaritza, antzerkia, musika, dantza, galeristak, gazteak, Erasmus ikasleak, Donostian bizi diren poloniarrak, ezgaitasunen bat duten lagunak, etorkinak, adinekoak, kultur kudeaketan lan egiten duten enpresak).

 

Hautagaitza, kultur etxeen bidez, auzoetara ere jo da. Eta aholkularitza kontseiluei esker, euskara, lankidetza, gazteria eta berdintasunaren arloan organo horietan parte hartzen duten lagun, elkarte eta taldeengana, bai eta turismo kontseiluaren batzorde iraunkorrean, gizarte zerbitzuen kontseiluko batzordeetan eta hiriko Gizarte Kontseiluan parte hartzen dutenengana ere.