Zer da Surfrider Foundation Europe?
Surfrider Foundation Europe (SFE) gobernuz kanpoko erakundeak 20 urte daramatza itsas kostaldea defendatu, babestu, balioan hartu eta iraunkorki kudeatzeko lanean.
Bere helburuen artean, makro hondakinen ezabaketa aipa daiteke. Gizakiaren kontsumoaren ondorio diren hondakin solidoak dira hauek, askotan argi ikus daitezkeenak, eta kostaldean uzten dituztenak. Gehienetan ontziak izaten dira (plastikozko poltsak, botilak…), eta baita neurri ezberdinetako objektuak (etxetresna elektrikoen, ibilgailuen edo arrantzatzeko materialaren hondarrak…) eta material ezberdinak ere (beira, metala, oihala, larrua…). Horiek guztiak planetako kostaldeetako ekosistema multzoa hondatzen dute eta ondorio dramatikoak sortzen dituzte, bai ingurunean, bai espezieetan.
Duela 15 urte, SFEko kideek, garbiketa soilik aski ez zela ikusita, jende guztiari, komunikabideei eta erakundeei zuzendutako sentsibilizazioan egiten du ahalegin berezia, Itsas Ekimenak izeneko urteko hitzordu bikain honen bidez.
