Martxoak 20: jende gaztea
Jende gaztea mobilizatuko dugu Zurriolako hondartzaren inguruetan. Kirol Federakundeekin, Kultur Etxeekin, aisialdiko taldeekin eta beste hainbatekin batera hainbat kirol jarduera antolatu dira 11.00etatik 18.00etara.
Itsas Ekimenen bidezko sentsibilizazioa da egun horretako helburua; horretarako, 17.00etan pertsona ugari bildu nahi dituen garbiketa baterako deialdia egingo da, eta pertsonaia ospetsuei gonbita luzatuko zaie, ekimena babes dezaten.
18.00etatik 20.00etara, Sagüeseko zabaldegian, Surf Film Festivalek aukeraturiko bideoak eskainiko dira eta, ondoren, UPPA Unibertsitateko (Université de Pau et des Pays de l'Adour) Mugaz Haraindiko Masterrak antolaturiko Musika-tranpolinaren talde irabazleak emanaldia eskainiko digu. Kontzertuaren ondoren, ekintza sorpresa gisa, gaueko 12ak arte musika talde eta DJ ospetsu bana izango ditugu gurekin.
Lehiaketaren wegune ofiziala
Lehiaketaren web orria Facebooken
Ikusi jarduera guztiak planoan

