San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en : Hasiera » Donostia, hiri izangaia »
Hautagaitzaren ideia nagusia

Hautagaitzaren ideia nagusia


Donostia 2016an Europako Kulturaren Hiriburu izateko hautagaitzak dagoeneko zehaztu du bere ideia nagusia, proiektuaren oinarria izango dena:

"Herritarren energia-olatuak"

Ideia nagusi horrek laburbiltzen du "Donostia 2016" hautagaizaren "arima", mezu garbi baten bidez: pertsonak eta herritar mugimenduak dira mundua aldatu eta berritzeko benetako motorrak. Gizarteei aurrera eginarazteko bizi indar zibikoa. Herritarra dela, alegia, munduak dituen erronka berrientzako konponbideak aurkitzeko protagonista.

 

Herritarren energia-olatuak apustu sendo bat da, gizonek eta emakumeek, bakarka nahiz taldean, jokatzen duten funtsezko paperaren aldeko apustua, herritarren konpromisoaren eta giza kapitalak gizartea elkarren artean eraikitzeko lanean duen inplikazioaren aldeko apustua.

 

Energia-uhin herritar hau behar-beharrezko motorra izango da Donostiak, Gipuzkoak eta are Eurohiriak Donostia 2016an Europako Kulturaren Hiriburu izatearen inguruan dituzten erronkei erantzun koherente bat martxan jartzeko.

 

Herritarren energia-olatuak delako ideia nagusian oinarritzen dira "Donostia 2016" hautagaitza osatzen duten 6 ardatz tematikoak:

 

  1. Bake kultura eta balio hezkuntza.
  2. Atlantikoak bat eginik.
  3. Hitzen hiria.
  4. Eurohiri kulturala.
  5. Europa berriz aurkitzea.
  6. Sormenaren mobilizazioa.

"Donostia 2016" hautagaitzaren Ideia nagusia eta ardatzak partaidetza lan kolektibo handia egin eta gero atera dira, 500 proposamen baino gehiagotatik. Proposatutako gogoeta eta ideia hauek denak sei hilabetean bilera asko eginda sortu dira, gizarte, ekonomia, kultura, auzo elkarte, unibertsitate eta beste hainbat entitaterekin egindako bileretatik, eta horiek osatzen dute herritar energia delako ideia nagusi horri eusten dioten oinarri nagusia. Donostiako herritarren eta elkarteen partaidetza prozesua eta inplikazio aktiboa dira "Donostia 2016" hautagaitza definitzen duen herritar energia horren etsenplua.

 

Motxean esateko, Herritarren energia-olatuak nabarmendu eta aprobetxatu nahi duena Donostiaren izaera den herritarren energia hori da, eta Bake kulturarekin eta beste hiri batzuekin lotu eta erronka berberak izatea ekartzen digun Atlantikoaren protagonismoarekin batera. Eta, hori guztia ere, oso irudi iradokitzaile batekin: uhinen edo olatuen energia naturalarekin.

Gaurko gizartea bezain gizarte asaldatu eta anitz batean, sistema ekonomikoa, ideologiak, inguru naturala, erakunde handiak, balioak eta are Europaren identitatea bera ere krisian sartuta ditugun honetan, HERRITAR AKTIBOAK behar ditugu. Iruditzen zaigu ezer ere ez daukagula egiterik hirietako gune humanoa elkarrekin partitu eta bizi duten pertsonen energia eraldatzailerik eta talenturik gabe, balioen kultura oinarri hartu eta krisiari irtenbidea aurkitzeko lanean gogoz eta konpromisoz ari diren herritarrik gabe.

 

Donostiaren Hautagaitzak erantzunak aurkitzen eta aurrera ateratzeko ideiak ematen lagundu behar du, herritar energiaren, giza kapitalaren sormenaren, balio hezkuntzaren eta konpromiso zibikoen alde eginda.

Hautagaitzaren ideia nagusia Tabakaleran izan den ekitaldi batean aurkeztu dute, hautagaitzaren ideia nagusiaren izpiritua biltzen duen bideo baten bidez, Mikel Laboaren eta Donostiako Orfeoiaren musikaz lagunduta.

Donostiako alkate Odon Elorzak Diario Vasco kazetan argitaraturiko "Herritarren energia-olatuak"