San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en : Hasiera » Donostia, hiri izangaia » Nola prestatu dugu Hautagaitza? »
Europa eta Hiriburutza euskara abiapuntu

Europa eta Hiriburutza euskara abiapuntu. Martxoak 11.


2009ko martxoaren 11n, Victoria Eugenia antzokian, 2016ko Hautagaitzaren Bulegoak, Euskara Patronatuarekin batera, jardunaldi batzuk antolatu zituen. Jardunaldion helburua izan zen euskarari eta hizkuntza minorizatuei buruzko proposamenak aztertzea halako proiektu baten ikuspegitik. Jardunaldia sartuta dago Hautagaitzaren Bulegoak Donostia, 2016ko Europako Kulturaren Hiriburua proiektuaren ardatzak eta indar ideiak definitzeko antolaturiko bilera sortan.


Jardunaldian parte hartutako ponentziagileen artean, Koldo Izagirre eta Aurelia Arkotxa idazleak, Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara Departamentuko Gotzon Egia, Tabakaleraren zuzendari nagusi Joxean Muñoz, Crédit Agricole bankuko giza baliabideen zuzendari Ana Urkiza eta Arantxa Urretabizkaia idazlea. Eztabaidarako eta galde-erantzunetako saioan Nerea Azurmendi kazetariak jardun zuen moderatzaile.

"Europako Kultur Hiria" 1999an "Europako Kultur Hiriburua" birbataiatu zuten. Hala, 2000. urtean 9 hiriburu izendatu zituzten.

Informazio gehiago