Europa Kultur Hiriburuak: atzo, gaur eta bihar. Azaroak 19.
Donostiako Plan Estrategikoak, 2016ko Donostia Kultur Hiriburuko Bulegoarekin elkarlanean, Europako Kultur Hiriburu izan diren, edo izango diren bost hiriren proposamenei eta kultur programei eskainitako jardunaldi bat antolatu zuen.
Topaketa azaroak 19, asteazkenean egin zen Donostiako Udaleko Udalbatza Aretoan eta Compostela, Avignon (2000. urtean Europako Kultur Hiriburua), Linz (2009an Europako Kultur Hiriburua izango da), Luxenburgo (2007an Europako Kultur Hiriburua) eta Grazeko (2003an Europako Europako Kultur Hiriburua) ordezkariek hartu zuten parte.
Donostia 2016an hiriburu kultural izateko murgilduta dagoen prozesuaren ardatz nagusiaren irizpideak ezartzea helburu duen topaketa honetan.