
| | 2010eko uztailak 28 Donostia 2016k "Europa o la nave de los locos" (Europa edo zoroen itsasontzia) doako antzerki-lana antolatu du Valentziako Unibertsitateko Escena-Erasmus-en eskutikDatorren uztailaren 30ean, ostirala, Valentziako Unibertsitateko Escena – Erasmus taldeak Europa o la nave de los locos antzezlana eskainiko du Gipuzkoa plazan. Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburu izateko Hautagaitzak beste zenbait erakundeekin batera antolatutako emanaldi hau, gaueko 9etan izango da doan. Europa o la nave de los locos uztailaren 30ean eskainiko da, ostirala, 21etan, Donostiako Gipuzkoa Plazan XV. mendeko Veneziako aktore-pare bat alderrai abiatu da Europan barrena. Bidaia horretan, zenbait herrialdetako pertsonaiak batuko zaizkie. Itxurazko eromenak, beste ezerk ez ditu berdintzen. Antzerki-konpainia moduko bat sortu dute, eta Santiagorantz abiatu dira, Jondoni Jakueren urtea dela eta. Horretarako, itsasontzi bat egin dute, lehorretik eta itsasotik dabilena. Konpainiak sekretuak daramatza hala nola su-festena, bai eta bidean bildu dituzten historia benetako eta fantasiazkoak, kontatu eta kantatuak.
8 de septiembre 2010 7 de septiembre de 2010 2010eko irailak 3 3 de septiembre 2010 2010eko irailak 1
|