San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en : Hasiera » Donostia, hiri izangaia » Debatea eta partaidetza »
Europa Kultur Hiriburuak: atzo, gaur eta bihar

Europa Kultur Hiriburuak: atzo, gaur eta bihar. Azaroak 19.


Azaroak 19an Donostiako Udaleko Udalbatza Aretoan, Donostiako Plan Estrategikoaren VIII. Topaketak egin ziren. Donostia 2016ren hiriburutzarako kandidatura, jardunaldiaren mamia izan zen, jada Europako Kultur Hiriburu izan diren edo laster izango diren hirietako arduradun nagusien presentziarekin, Santiago, Linz eta Graz (Austria), Avignon (Frantzia) eta Luxenburgo (Luxenburgo).

 

Jardunaldi honen inguruan piztutako interesa, bereziki goizekoan, Udalbatza Aretoa leporaino bete zenean islatu zen. Markel Olano, Gipuzkoako Diputatu Nagusia, Rafaela Romero, Batzar Nagusietako presidentea, Cristina Uriarte, Donostiako Plan Estrategikoko Batzorde Delegatuko presidentearekin batera eta Marisol Garmendia Donostiako Udaleko Presidentziako zinegotzi-delegatua ere, topaketan izan ziren eta aho batez adierazi zuten hiriarentzat eta lurralde historikoarentzat 2016ko Europako Kultur Hiriburu izatearen aldeko apustuak duen garrantzia.

 

Kepa Korta, Donostiako Plan Estrategikoko zuzendari-koordinatzaileak eta Edorta Azpiazu, Donostia 2016ko Hiriburutzarako bulegoko arduradunak, Donostiako Udaletxeko Udalbatza aretoan ehun pertsonatik gora bildu zituen jardunaldi honetako moderatzaile lanak egin zituzten.

 

Txostenak

Linz 2009 (Austria)

Linz 2009 (Austria)

“Ezinbestekoa da hiritarrak kandidaturaren proiektua diseinatzerakoan integratzea”

Julia Stoff eta Kristina Hödl.
Urrenez urren, zuzendariorde artistikoa eta Linz 2009 Hiriburuko programako komunikazio arduraduna.

 

Linz 2009 Txostena

Luxemburgo 1995 & 2007

Luxemburgo 1995 & 2007

“Programa original batek, interes berezia pizten du epai-mahaiko kideen artean”

Robert Garcia.
2003 eta 2008 artean, Luxenburgo Hiriburutzako koordinatzaile nagusia.

 

Luxemburgo 1995 eta 2007 Txostena

Graz 2003 (Austria)

Graz 2003 (Austria)

“Ahalik eta publiko zabalenera zuzendutako kalitate goreneko kultur hiriburu izatea lortu behar da”


Eberhard Schrempf.
Graz.

Graz 2003ko Hiriburutzako zuzendariordea.

 

Graz 2003 Txostena

Santiago de Compostela 2000

Santiago de Compostela 2000

“Kandidaturaren borrokan egotea, berez gauza ona da”

Xoxe Manuel Villanueva Prieto.

Kultur Hiriburuaren arduradun nagusia, 1993 eta 1999 bitartean, "Compostela Ciudade Europea da Cultura" proiektuko zinegotzia izanik.

 

Santiago de Compostela 2000 Txostena

Avignon 2000 (Francia)

Avignon 2000 (Francia)

“Hiriaren arima identifikatzea eta hau kandidaturaren ardatz egitea, ezinbestekoa da”


Jacques Montaignac.

Avignon 2000 kultura zuzendaritza nagusiko arduraduna.

 

Avignon 2000 Txostena