San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
San Sebastián, candidata capital europea de la cultura 2016
Estás en :
Irisgarritasuna

Erabilerraztasuna


Zer da erabilerraztasuna?

 

Webgune baten erabilerraztasunak adierazten du zenbateraino eskaintzen zaien pertsona gehienei webgunera eta webgunearen edukira sartzeko aukera, nabigazioko ingurunea edo erabiltzaileen elbarritasuna gorabehera.

 

Nabigazioko ingurunetzat, hau ulertzen dugu: gailuak, nabigagailuak, Interneteko konexio abiadura, periferikoak, nabigagailuaren edo ekipoaren konfigurazioa, giroko baldintzak, eta abar.

 

Elbarritasuna aipatzean, berriz, ikusmeneko, entzumeneko, mugimeneko edo adimeneko ezgaitasunez ari gara.

 

 

Arduraren adierazpena

 

"www.sansebastian2016.eu" webguneak ardura sendoa hartu du bere webgunearen erabilerraztasuna bermatzeko. Webgune honen asmoa da bere edukiak albait erabiltzaile gehienengana helaraztea, elbarri izan edo ez. Horretarako, W3C erakundeak ezarritako teknologia estandarrak darabiltza, eta WAI 1.0 erabilerraztasun jarraibideei jarraitzen die.

 

W3C erakundeak ezarritako estandarrak erabiltzen ditugu: adibidez, XHTML 1.0 trantsiziozkoa erabiltzen dugu, baliozko markatze semantikoa egiteko; eta kaskadako estilo orriak (CSS) diseinurako. Horrela, webgunea behar bezala ikus daiteke hainbat gailutan eta hainbat plataformatan, eta egoki inprima daiteke webgunearen edukia.

 

Webgune honen erabilerraztasunaz galderarik, iradokizunik edo arazorik baldin baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, helbide elektroniko honetara idatzita: info@sansebastian2016.eu