Bizi ditugun hiriak
“Erreala proiektatu” eztabaida-plataforma dugu, eta plataforma horretan, irudiak eta hitzak bat egiten dute, hiriei buruzko eztabaida konstruktiboa ahalbidetzeko, hots, hiriek lan egiteko eta gobernatzeko duten moduari eta azken batean, hiriak bizitzeko moduari buruzko eztabaida ahalbidetzeko.

Donostia 2016 Bulegoak, Cristina Enearekin, Tabakalerarekin eta Euskal Herriko Arkitektoen Elkargo Ofizialarekin elkarlanean, partaidetza-topaketa hori eurohiriaren ardatzaren inguruan antolatu du, baina herritarren energia, hitzen hiria, bake-kultura eta balioetan oinarritutako hezkuntza ere kontuan hartzen ditu, eta Atlantikoak, Europa berraurkitzeak eta sormenaren mobilizazioak lotzen ditu horiek guztiak. Hiri berriak eta herritartasun berriak sortuko dituen proiektu global bat, hain zuzen ere.
Urriaren 29tik abenduaren 31ra, Cristina Eneak programazio oso bat hartuko du, eta programazio horrek hainbat alderdi lotuko ditu, hala nola hainbat jomuga zinemaren ikuspegitik, tailerretako eztabaidak eta zinematografia- eta arkitektura-hizkuntzetan adituak direnen mintzaldiak, bizi ditugun hiriei eta hiri horien gainean dugun imaginarioari buruzko gogoeta sakona egiten laguntzeko.
Gure hiria ñabarduraz beteta dagoen hiri konplexu eta aberatsa da, mugaz gaindiko lurralde batean eta aldi berean euro-eskualde baten barruan kokatuta dago, eta horretaz gain, kezka berberak sortzen ditu. Beraz, gure hiriari, nahi dugun hiriari buruzko hausnarketa berriz egiteko aukera dugu hori, multimedia-unibertsoaren bitartez. Horretaz gain, hautagaitzaren prozesuan hazteko bokazioa du proiektu horrek.
"ERREALA PROIEKTATU" Programaren Eztabaida Saioen hasiera
Azaroaren 23tik 27ra, filmen proiekzioa eta eztabaidak Tabakaleran eta Cristina Enea Fundazioan
La primera tendrá lugar por la tarde en Tabakalera y consistirá en la proyección de diferentes películas, seleccionadas por los ponentes invitados, seguidas de un coloquio; y la segunda será una sesión de debate, de 10 a 14 h en Fundación Cristina Enea, en la que se desarrollará un taller de discusión acompañado de otros materiales relacionados con el tema a tratar.
EGITARAUA
| Eguna | Ordua | Lekua | Jarduera | Hizlaria |
| 09.11.23 | 19.30 | TABAKALERA | Proiekzioa “The Crowd” King Vidor eta mahai-ingurua | Juan José Lahuerta |
| 09.11.24 | 10.00-14.00 | CRISTINA ENEA FUNDAZIOA | Eztabaida-jardunaldia | Juan José Lahuerta |
| 09.11.24 | 19.30 | TABAKALERA | Proiekzioa: “Faceless” Manu Luksch eta mahai-ingurua | Laurence Rassel |
| 09.11.25 | 10.00-14.00 | CRISTINA ENEA FUNDAZIOA | Eztabaida-jardunaldia | Laurence Rassel |
| 09.11.25 | 19.30 | TABAKALERA | Proiekzioa: “L.A. UN nuevo desorden horizontal”, “The arquitecture of reassurance” eta “Alice in Hollywood” | Andrés Hispano |
| 09.11.26 | 10.00-14.00 | CRISTINA ENEA FUNDAZIOA | Eztabaida-jardunaldia | Andrés Hispano |
| 09.11.26 | 19.30 | TABAKALERA | Proiekzioa: “Será tu tierra” eta “Largo viaje hacia la ira” | Eva Serrats |
| 09.11.27 | 10.00-14.00 | CRISTINA ENEA FUNDAZIOA | Eztabaida-jardunaldia | Eva Serrats |

Asteazkeneko hitzaldia Andrés Hispanok egin zuen. Los Angeles hiria oinarri hartuta eta E. Soja-k sortutako "hirugarren espazioa" terminoa garatuz, hiru pieza aurkeztu zituen non Hiriaren leku ezberdinak Joko-taula bezala ikus zitezkeen. Memoria eta ezaugarririk gabeko hiri bat eskenatoki bihurtuta. Publicado por TOKI

Atzokoa Laurence Russel belgiarrak saiakera izan zen. Segurtasun bideokamarek hirietan duten eraginari buruz aritu zen Laurence. Bakoitzaren datuen arrastoak askotan ezaba-ezinak omen dira. Legeei jarraituz, Manu Luksch-ek kamara hauek sortzen duten materiala baliatuz fikiziozko pelikula garatu du: "Faceless" edo denbora errealak aurpegi gabe edota aintzin eta etorkizunik gabe uzten duen gizartea. Publicado por TOKI

Atzo hasi ziren Tabakaleran ERREALA PROIEKTATU zikloko konferentzia eta proiekzioak. Juan José Lahuertak ireki zuen zikloa King Vidor-en THE CROWD filmaren proiekzioarekin. The Crowd, 1929ko ekonomi "hausketa" baino hilabete batzuk lehenago estreinatu zen New York-en. Zeru arraskarienganako lilura eta hiri berriek sortutako jendetza etengabeak indibidualtsuna eta ezberdintasuna deusezteko bidean jartzeko arriskua soma daiteke filman. Juan Josék beste bi filma aipatu zituen bere ustez krisi aurreko, krisi garaiko eta New Deal garaiko ezaugarri direnak: THE CROWD, KING KONG eta 42st STREET. Publicado por TOKI
Informazio gehiago